You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK

Itsas paisaia (Seestück), 1968

Olio-pintura hau 1968an egin zuen, eta artistak Itsas paisaia (Seestück) izendatu zuen lehenengo obra izan zen. Pieza txikia da eta formatu oso horizontalekoa, zinemaskopearen leiar anamorfikoetatik pasa balitz bezala. Zerumuga infinitu bat eta zurrunbilo txikiak ikus daitezke bertan; azken horiek apar zuria izan litezke, zeinetan pinturaren materialtasuna lodiagoa egiten den, artistaren pintzelkada agertzen baitute.

Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau)], 1969

Itsas paisaia (grisa) [Seestück (grau), 1969)] obran, pintzelkada abstraktu indartsuek itsas paisaiaren zehaztasuna desagerrarazten dute, eta hura mihise monokromo gris bihurtzen. 1967an hasi zen Richter pintura grisak egiten; hasiera batean, pintura horiek irudi zehatz bat hartzen dute abiapuntu gisa, eta hartatik irudi abstraktua sortzen da. Badirudi Richterrek irudi bat desagerrarazi edo betiko gorde nahi izan zuela, “guztietan pinturarik ametsezkoenak” egiteko, artistak berak esan zuen bezala.

Itsas paisaia (oliba-koloreko hodeiekin) [Seestück (oliv bewölkt)], 1969

Itsas paisaietako batzuetan, Richterrek bi argazkirekin egindako collage bat hartzen du abiapuntutzat —bata zeruarena, bestea itsasoarena— irudi perfektua sortzeko xedearekin. Hala, jatorrizko mundu baten anakronismoa azaltzen da: badirudi zerua eta itsasoa beste garai batekoak direla. Artistak ametsezko konposizio bat osatzen du, non perspektibak eta argiak ikuslea harrapatzen duen zerbait daukaten. Lan honetako kotoi-itxurako hodeiak oso lauak dira, eta ez dute uzten artistaren eskua ikusten, irudikapen mekaniko bat balitz bezala.

Itsas paisaia (berde-grisaxka, hodeitsua) [Seestück (grüngrau, bewölkt)], 1969

Ez dago Richterrenak eta John Constable-renak baino hodei eta zeru erakargarriagorik, ezta Caspar David Friedrich-en eta Richterren pertzepzioa baino desberdinagorik ere, gizakiak munduan duen tokiari dagokionez; baina ezin gara aldendu eta artista horiek alderatzera jo, hainbat argitalpenetan egin den moduan. Bere “hodeien estudioetan”, Constablek pintzelkada bera nabarmendu nahi izaten zuen, eta espatula zein pintzela erabiltzen zuen begien aurrean zuen paisaiaren testura adierazkorrak mihisean irudikatzeko. Itsas paisaietan, Richterrek gomazko eskuilen bidez marrazkia lausotzeko teknika erabili zuen, pigmentu oso diluitua aplikatuta, argazkien gainazal laua lortzeko.

Itsas paisaia (Seestück), 1998

“Erromantizismoa guztiz interesgarria suertatzen zait. Nire paisaiek loturak dituzte erromantizismoarekin: batzuetan egiazko desira, erakarpena sentitzen dut epealdi harekiko, eta nire pinturetako batzuk Caspar David Friedrichi egindako omenaldiak dira”[1]. Richterren itsas paisaiak Friedrichen lanaren aurrean jarriz gero, lehen begiratuan hauteman daiteke bi lanetan naturaren bikaintasuna agertzen dela; alabaina, Friedrichen koadroen eskala itzela ageriko bihurtzen da bere lanetan txertatzen dituen giza figurengatik; artean, Richterren itsas paisaietan, ez da ageri paisaiaren eskala erreala islatuko duen inolako erreferentziarik.

[1] “Conversation with Paolo Vagheggi”, 1999. In Hans Ulrich Obrist eta Dietmar Elger (bir.), Gerhard Richter - Text: Writings, Interviews and Letters 1961─2007, Londres: Thames & Hudson, 2009

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean