You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK

Sarrera

2019(e)ko maiatzak 23 - 2019(e)ko irailak 9

1968an, Gerhard Richter artista alemanak Itsas paisaia (Seestück) izeneko lehenengo lana margotu zuen. 1998an, hiru hamarkada eta hogei bat olio-pintura geroago, azkena egin zuen; gaur egun, Guggenheim Bilbao Museoaren bildumaren parte da obra hori. Urte horietan guztietan zehar, paisaia horiek tamaina eta formatu desberdinak hartu dituzte, eta hainbat kolore eta estilorekin aurkeztu dira; ostertzaren lerroa apenas igarri dakiokeen itsas paisaia abstraktu batekin hasi, eta argi anbiguo batek soilik lausotutako zeruen fotorrealismoz betetako lanak etorri ziren gero. Zeruek, mugagabe, mihisearen zati handi bat hartzen dute, eta bi kasutan baino ez du itsasoak oihalaren azalera gainditzen; ortzi-muga hodei-eraketek —zirruak, kumuluak edo estratuak— nahasita ageri da, edo erabat bare. 

Obra hauek paisaiaren izaera epikoari egindako erreferentziak hartzen dituzte, baita haren baitan aurki ditzakegun alderdi ezagun edo engainagarriei egindakoak ere; gainera, loturak ezartzen dituzte tradizioarekin, baita harekiko hausturarekin ere. Richterren itsas paisaia bat itsasoaren irudikapen bat baino askoz gehiago da: ilusio bat behatzeko gonbidapena da, naturaren arauak hausten dituena, hura ederragoa, dotoreagoa eta, batez ere, perfektua bihurtzeko. Paisaia horien abiapuntua bi argazki desberdinetan oinarritutako collagea da: bata zeruari dagokio, eta bestea itsasoari; hala sortzen da irudi ideala, harrapatu egiten gaituen perspektiba eta argia dituen alegiazko konposizioa. Pintura hauetako azalera laua, argazkiek dutenaren antzekoa, gomazko eskuilekin egiten den zirriborratze-teknika baten bidez lortzen da, pigmentua oso diluituta aplikatu baitaiteke horrela.

Autore askok Caspar David Friedrich-en obrarekin lotzen dituzte Gerhard Richterren sorkuntzak; artistak berak honakoa esan zuen horri buruz elkarrizketa batean: “Nire paisaiek loturak dituzte erromantizismoarekin: batzuetan egiazko desira, erakarpena sentitzen dut epealdi harekiko, eta nire pinturetako batzuk Caspar David Friedrichi egindako omenaldiak dira”. Baina, bai Friedichen bai Richterren lanak naturaren bikaintasunarekin aurrez aurre ipintzen bagaituzte ere, lehenaren koadroen eskala itzela ageriko bihurtzen da bere lanetan txertatzen dituen giza figurengatik; artean, Richterren paisaietan, ikuslea bera bilakatzen da haren itsas paisaien eskala igartzeko erreferentzia.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean